XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

43.- Gure ahalmenez Ebanjelioaren serbitzuan gabiltzala, gertakizun guzietan, batez ere guda ta oinazeetan, mundua askatzeko ekinean dabilen Jesukristorekin gero ta batasun haundiagorako deia sumatuko dugu.

Mundu sekularizatu honen zehar bizirik, Jainkoren bila ta berarengana iritsi nahiez hizkera molde berrien bila dabiltzen hainbeste gizon ta emakume, zahar eta gazteen egarria dala-ta aurrez aurre galdetuak sentitzen gara.

Gaurko sensibilitateari begira erne, bide guziak erabili nahi ditugu otoitzari bere sentidua emateko: gure komunidadea gizonei beren ibilbidean laguntzeko, otoitz leku bihurtu; Otoitz era berriak sortu; Jainkoaren Hitza emateko egungo gizonaren hizkera moldea ikasi.

Dei honi erantzun nahiez, eta Jainkoaren maitasunaren testigu bizi izanik poz eta itxaropenean konprometitzen gara.